Filtrer
Rayons
- Bandes dessinées / Comics / Mangas
- Policier & Thriller
- Romance
- Fantasy & Science-fiction
- Vie pratique & Loisirs
- Tourisme & Voyages
- Arts et spectacles
- Religion & Esotérisme
- Entreprise, économie & droit
- Sciences humaines & sociales
- Sciences & Techniques
- Scolaire
- Parascolaire
- Dictionnaires / Encyclopédies / Documentation
Support
Éditeurs
Prix
-
Eskolako lehen egunari buruzko liburu dibertigarri bat; bai eskolara joateak beldur pixka bat ematen dienentzat eta bai eskolara joateko irrikaz daudenentzat ere. Sinopsia: Papagorritxok lehen eguna izango du gaur eskolan. Ez du joan nahi, baina, halere, probatzea erabaki du. Papagorritxok oso ondo pasatu du eskolan! Sokasaltoan ibili dira, eskulanak egin dituzte, eta Papagorritxok dorre bat egin du blokeekin. Gainera, bere kabuz joan da komunera...
-
Polita da, magikoa: koloreen mundua da! Hervé Tullet artistaren lan berri honetan, haurrek koloreen mundu liluragarrian murgildu, eta koloreei buruzko sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Jolasteko, begiratzeko, nahasteko, deskubritzeko eta batez ere, ondo pasatzeko liburu bikaina.
-
Igeltxo guztiak igeriketa-eskolara joatea nahi du amak. Gauza asko ikasiko dituzte: bizkar gainean flotatzen, bizkarrez igeri egiten, hankei eraginez uretan tente mantentzen eta abar. Txalburuk ahalak eta leherrak egin ditu, baina ez da oso ondo moldatzen. Une jakin batean, ordea, Txalburu izan da igeltxorik ausartena... Liburu dibertigarri bat, nork bere bidea aurkitzeari buruzkoa. Igeri egitea gustatzen zaien 4 urtetik gorako haurrentzat.
-
-
Bizirik egotearen lilura, misterioa eta poza ospatzen dituen liburu ilustratu ederra eta indartsua. Galaxien umea atari poetiko bat da bizitzako galdera handien aurrean, jakin-minez beteriko gogo gazteak eta zaharrak piztuko dituena.
-
Paulatxo gaixorik dago, oso larri, eta medikuak ezin du sendatu. Une latz honetan, hurbilekoak haren ondoan egon eta sufrimendua arintzen saiatuko dira. Paulatxo istorio hunkigarria da, haurrekin nahiz gurasoekin bizitzaren amaierako probaz hitz egiteko. Maitasunari eta atxikimenduari buruzko ipuin bat.
-
Peru sagutxoa betidanik bizi da bere kasa, eta halaxe bizitzea gustatzen zaio. Baina ustekabeko gonbidatu bat afaritara etorri ondoren, betiko errutinara itzuliko al da? Ala konturatuko da, agian, atsegina izan daitekeela noizbehinka afaria partekatzeko lagun bat izatea?
-
Elkarrekin hitz egiteko irudiak dira liburu honek proposatu nahi dizkigunak. Eguneroko bizitza une edo egoera honen inguruko irudiak elkarrekin ikusi eta hortik abiatuta haurra eta helduaren arteko elkarrizketa bat abiatzeko aukera eskaintzea. Haurrak maite du arreta deitzen dion hori bere hatzarekin seinalatzea. Izan ere, liburu ilustratu bat elkarrekin ikusten dugunean, irudi berdinean jar dezakegu begirada, edota desberdin batean. Hala helduarekin hizkuntza truke ludikoak sortzen dira, umea hizkuntzaz jabetzen den bitartean. Eta irakurketa partekatuko une hauek hizkuntzaren eta adimenaren garapena sustatzen dute, elkarrekin momentu atsegin bat pasatzen dugun bidenabar.
-
Elkarrekin hitz egiteko irudiak dira liburu honek proposatu nahi dizkigunak. Eguneroko bizitza une edo egoera honen inguruko irudiak elkarrekin ikusi eta hortik abiatuta haurra eta helduaren arteko elkarrizketa bat abiatzeko aukera eskaintzea. Haurrak maite du arreta deitzen dion hori bere hatzarekin seinalatzea. Izan ere, liburu ilustratu bat elkarrekin ikusten dugunean, irudi berdinean jar dezakegu begirada, edota desberdin batean. Hala helduarekin hizkuntza truke ludikoak sortzen dira, umea hizkuntzaz jabetzen den bitartean. Eta irakurketa partekatuko une hauek hizkuntzaren eta adimenaren garapena sustatzen dute, elkarrekin momentu atsegin bat pasatzen dugun bidenabar.
-
Egun batean, Traktoretxok hanka bihurritua duen oreinkume bat aurkitzen du baso ondoan. Traktoretxo, beti bezala, laguntzeko prest dago, eta oreinkume zauritua zaintzen du, baserriko lagunekin batera. Oreinkumea sendatzen denean, ordea, agur esateko garaia iristen da... Besteei laguntzeari eta joaten uzten ikasteari buruzko liburu samur bat.
-
Egin jolas Betti hatz-txotxongiloarekin.
Hartz txikia oso gose da. Zer aurkituko ote du jateko?
Liburu dibertigarria haur txikientzat. -
-
Argazki ederrez hornitutako liburu honetan, haurrek animalia basati mordoa aurkituko dute, denak ere polit-politak. Orduak igaroko dituzte argazkiei begira gozatzen, bakarrik edo gurasoek lagunduta.
-
Ba al zenekien zientzialariek artilezko jertseak egiten dituztela pinguinoak salbatzeko? Eta hazi banku batek laboreak klima-krisitik babesten dituela? Pertsonak bezala tratatzen baditugu, jaguarrak salbatu ditzakegula, ura aurrezten dela hanburgesa gutxiago janda, eta basoa babestuta, itsasoa ere babestu dezakegula.
Liburu entretenigarri honek planeta salbatzeko burutu ditzakegun hainbat ekimen jasotzen ditu. -
Liburu honetako animalia-kumeek etorkizunarekin amets egiten dute...
Bai eta handitzen direnean egin ahalko dituzten gauza guztiekin ere. -
«Kokoteraino egun ustel honekin, kokoteraino!» Bat--batean Olaialaia oihuka eta lurrari ostikoka hasi da. Bere amorruarekin bakarrik geratu denean, bakean uztea nahi du, baina amorrua laguntzera etorri zaio. Eta ez du alde egingo dena konponduta egon arte!
Album umoretsua amorruarekin adiskidetzeko. -
Ai, ai, ai, Olaialaiak amesgaizto itsusia izan du. Zorionez, esnatu denean, Kuxu topatu du ondoan, bere munstro--lagun txikia. Kuxuk berri ona eman dio: «Ez izan beldug, amesgaiztoak zeuk asmatzen dituzu zeuge buguan...»Hori beste kontu bat da! Album samurra amesgaiztoak menderatzeko.
-
Nane eta Nuno saltoka doaz zelaian barrena poz-pozik. Bertan, animalia asko ikusiko dituzte eta haiek zenbatzen arituko dira. Zenbatuko al duzu Nane eta Nunorekin? Animaliei eta zenbatzeari buruzko istorio alai bat. 2 urtetik gorako haurrentzat, hizkuntza garatzen laguntzeko.
-
Azeria, sagua, mapatxea eta hontza kanpoan jolasten ari dira. Udazkeneko egun ederra da, lurzorua orbelez estalia dago eta sagarrondoak sagarrez beteta. Lagunek sagar batzuk hartu nahi dituzte, baina sagarrak goregi daude. Lagunduko al diezu? Irudiz betetako liburu interaktibo bat, udazkena gogoko duten haurrentzat.